XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AMA - Nahiago dut hemen ez hitz egitea!
Zergatik ez gara bueltatxo bat ematera irteten?
CAROLINA - Orain?
AMA - Zergatik ez, ba?
Haize fresko piska bat hartzeak ez digu batere kalterik egingo!
CAROLINA - Baietz, baietz zerbait inportantea dugula!
AMA - Bai horixe!
TXEMA - Sinistea ere!
Egunak hogeitalau ordu besterik ez, eta neretzako minutu batzuk badituzula?
MAITE - Bai, mutil! Harrigarria!
Munduan hamaika mila gauza oraindik inbentatzeko, eta juxtu-juxtu nerekin, inbentatuta dagoen zerbaitekin denbora galtzeko prest?
TXEMA - Beno, txorakeriak alde batera utzita, pozten naiz, Maite, nere gonbita onartzeaz!
MAITE - Kafe bat hartzeko bakarrik, e!
TXEMA - Ez zen beste ezertarako.
Hortarakoxe bakarrik!
MAITE -Zer moduz joan zaizu eguna?
TXEMA - Beno, hainbestean!
MAITE -Ez dago gaizki!
TXEMA - Ez, baina... baldin bait ere hoberik izango al da!
Konpainia hobean, gutxienez!
MAITE - Aizu, Txema.
TXEMA - Bai.